ROMASTACA IBILBIDEA

ROMASTACA IBILBIDEA

Ibilbide panoramikoa, ikuspegi liluragarriak dituena, naturazaleentzat aproposa, Iratiko Natur Bidearekin eta Irunberriko Arroilarekin lotzen duena.
Ibilbide hau Ilunberriko igerilekuetako aparkalekutik abiatzen da eta “gurutzeen bidetik” gora egiten du Trinitateko baselizarantz. Korzarana sakanean gora jarraitzen du Romastacako tontorrera bidean. Gailurraren hegoaldeko oinarritik igaro eta muino batera jaisten da, iparralderantz, La Selva sakanarantz. Gero, Alfayar Biderantz edo “eskaileretarantz” jarraitzen du eta abiapunturaino jaisten da.