Erro ibaia - Urroz-Villa bidezidorra

Erro ibaia - Urroz-Villa bidezidorra

Ibaiertzeko pasealeku laua, edertasun naturalarekin, mahai eta bankuekin atsedenleku batez gozatzeko aproposa.
Urrotz Hiriko tokiko errepidearen eta Arrizabalagakoaren arteko bidegurutzean hasten da jarraitu behar dugun pista, ubide batekiko paralelo doana. Laster, errota zaharraren eraikinaren ondotik igaro eta Erro ibaiaren ertzetara iritsiko gara. Natur balioengatik, Garrantzi Komunitarioko Leku (G.K.L.) gisa proposaturik daude. Bidea Milagrotik Aezkoara doan Errege Abelbidearen trazaduratik igarotzen da, betiere ibaitik hurbil, atsedenleku bateraino (mahaiak eta eserlekuak). Itzulera bide beretik egiten da.